Irunabar elkartearekin elkarlanean, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak 'Bertsotan faxismoari aurre' emanaldi gidatua antolatu du biharko.
Laida Oronozekin batera ariko da bertsotan Aitor Errazkin.
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearekin elkarlanean, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak
Bertsotan faxismoari aurre emanaldi gidatua antolatu du biharko (hilak 27). 19:00etan izango da, Hondarribiko Kultur Etxean eta Joxan Elosegik gidatuko du saioa. Bertan, gerra ondoren eskualdean jasotako hainbat bertso sorta aurkeztuko dituzte.
Laida Oronoz eta Aitor Errazkin bertsolariak igoko dira oholtza gainera, eta haiekin batera, Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun trikitilariak ariko dira.
Era berean, ostegunean (hilak 29) Gernika Batailoia, askatasun itxaropena fikziozko dokumentala proiektatuko dute Palmera Monteron, 19:30ean. Ostiralerako (hilak 30), Hendaiako Zokoburuko Hegoa gelan, memoria historikoaren inguruko solasaldia antolatu dute. Larunbatean berriz (abenduak 1), omenaldia egingo dute, Gernikako Arbolan.