Opariak banatzen ikasteko doako tailerra egin dute herriko zenbait merkatarik, Gabonetako erosketei begira ahalik eta etenik handiena atera diezaieten euren produktuei.

Paketatzen ikasteko tailerraren irudia.
Irungo Udala, herriko merkatariekin elkarlanean, Gabonei begira jarri da jada. Joan den astelehenetik, Irun Factory-ren instalazioa (Loidi Bizkarrondo kalea) tailer berezi baten agertoki bilakatu da. Opariak paketatzen ikasteko doako tailerra egin dute herriko zenbait merkatarik, Gabonetako erosketei begira ahalik eta etenik handiena atera diezaieten euren produktuei.
Udaletik jakinarazi dutenez, plaza guztiak bete dituzte aurten partaideek; orotara, 12 denda ezberdinetako 15 lagun apuntatu dira. Mario Echeverria erakusleiho apaintzaileak gidatu ditu saio guztiak. Zortzi orduko ikastaroa izan da, astelehenetik gaur bitarte (20:00-22:00).