Loteria Primitiboak 466.566 euro utzi ditu Irunen

Atzoko Loteria Primitiboa zozketan, Lehen Kategorian zehazki, sei asmatze izan ziren, eta horietako bat Irungo herritar batena izan da.

loteria

Aiako Harria kaleko Varona liburudendan egin zuten txartela.

Atzoko Loteria Primitiboa zozketan, Lehen Kategorian zehazki, sei asmatze izan ziren, eta horietako bat Irungo herritar batena izan da. Saritutako billete horietako bat saldu dute Irungo Varona liburudendan (Aiako Harria kalea, 3). Saridunak 466.566 euro irabazi ditu, eguneroko billete batean 8 euro inbertitzeagatik. Kategoria Berezian inork asmatu ez duenez, 57 milioi euroko botea dago datorren larunbateko zozketarako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.