Jose Antonio Gomez eta Olatz Zabala, irundar azkarrenak Bulebarrean

Behobia-Donostia lasterketan 501 izan ziren helmugara, araudiaren barruan iritsi ziren irundarrak. Azkarrenak, Jose Antonio Gomez eta Olatz Zabala.

 
irun.nagusia

Korrikalari talde bat, atzo, Katea inguruan.

Atzoko Behobia-Donostiako sailkapen ofizialean (antolakuntzak HITZAri emandakoan) 501 irundar agertzen dira arauak bete eta helmugara iritsi zirenen artean. Horietatik azkarrenak gizonetan Jose Antonio Gomez eta Olatz Zabala izan ziren. Jarraian, emakumeetan eta gizonetan irundarren podiumak, eta beherako, denen sailkapena PDF artxiboan. Emakumeak
  1. Olatz Zabala 1:30:03
  2. Josune Vilunbrales 1:32:04
  3. Itziar Gonzalez 1:34:02
Gizonak
  1. Jose Antonio Gomez 1:07:02 (sailkapen nagusian 18.)
  2. Iñaki Lopetegi 1:09:05
  3. Javi Urbano 1:11:07
Esan bezala, beheko estekan klikatuta, irundar guztien zerrenda

+Behobia-Donostia 2018. Irundarren sailkapena (PDF artxiboa).

Eta ondoren, HITZAk atzo jasotako ehunka argazkirekin, hainbat irudi galeria.

+ Behobia-Donostia 2018. Korrikalariak, Errenteria-Oreretatik pasatzen.

+ Behobia-Donostia 2018. Antxoko argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Gaintxurizketako argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Irungo argazkiak.

+ Behobia-Donostia 2018. Handbike-ak eta rollerrak Gaintxurizketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.