Langileak prest agertu dira gaur Hartu Hitzak proposatu duen herri galdeketan parte hartzeko. Hainbat sektoretako kideek jada bat egin dute kontsultarekin.
Langileak, gaur, galdeketaren alde Urdanibia plazan.
Irungo langileek hilaren 18an, igandean hirien egitekoa den herri galdeketaren alde egin dute. ‘Bai’ hori adierazteko argazkia atera dute gaur goizean Urdanibia plazan. Botoa emango dute Hartu Hitza Irunek antolatutako galdeketan.
Galdeketari aldekotasuna agertu dioten langileak norbanako bezala joan dira agerraldira, eta Hartu Hitzak jakinarazi duenez, gehienak ELA eta LAB sindikatuetara atxikita daude.
Langileen artean ere Euskal Herriaren estatus politikoaren gaineko galdeketak ilusioa sortu duela nabarmendu du Hartu Hitzak. Izan ere, asko dira jada galdeketarekin bat egin duten norbanako, talde, elkarte eta eragileak, “sektore asko batzen dituen eragilea da Hartu Hitza”.
Ondoko bideoan ikus daitekeenez, giro onean izan dira agerraldia bitartean langileak. Ez dute hamaiketakoa egiteko aukera galdu.
Lotutako albisteak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.