Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu zutenen aldeko elkartea sortu dute

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartean Irun, Hondarribia eta Hendaiako bizilagunak bildu dira, 1936tik 1978erako azterketa historikoa egiteko.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2018/10/10
irun.kepaordoki

Gaur aurkeztu dute elkarte memorialista.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea sortu dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako bizilagun talde batek. Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman zuten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea da elkartearen egitekoa, haien ideiei duintasuna eman eta horiek zabalduz. Elkarteak, 1936ko altxamendu faxistaz gain, frankismoa eta trantsizioa deituriko epeak aztertuko ditu, 1936tik 1978ra beraz. Tokiko ikuspuntua emango diete landutakoei. Gaur aurkeztu dute elkartea, Irunen. Elkartearen sortzaileek esan dutenez, “egun, ez dago biktimen errolda definitiborik eta ez dakigu zenbat jende fusilatu zen, edota zenbat pertsonek jasan zuten errepresioa, are gutxiago Behe Bidasoa eskualdean”. Horregatik, horiei guztiei aurpegia jartzen lan egingo du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak. Ezinbestekoa da elkartekoentzat oroimen historikoak eskatzen duen errespetua, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako, hala, elkarteak egiaren berreskuratze eta horren zabalpenean lan egingo du: ikerketa, argazki, informazio edo testigantzen dibulgazioa, jardunaldi memorialistak, eta behar beste ekintza garatuko dituzte, “modu honen bidez bakarrik lortuko da biktimentzako eta armekin isilaraziak izan ziren pertsonen aldeko justizia egitea. Kepa Ordoki Elkartekoek ez dute ausaz aukeratu euren izena. 2018an Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXV. urteurrena beteko da, eta hori aitzakiatzat hartuta sortu dute Bidasoan elkarte memorialista. Ekinaldiaren bultzatzaileek Kepa Ordokiren gaineko hainbat xehetasun eman dituzte. Ondoko testuan, hitzez hitz, haiek jasotakoa:
Batzaren helburuen artean Kepa Ordoki Vazquez Gernika Batailoiaren bizitza eta ibilbidea ezagutzera ematea dago. Gudari irundarrak Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan borrokatu zuen, 24 urterekin, San Andres bataloiko kapitain gisa. 1937an, atxilotu eta heriotzara kondenatu zuten. Azkenean, exekuzio kondena hau ez zen aurrera eraman eta Duesoko presondegian atxilotu zuten. Duesoko kartzelatik eta Gurseko kontzentrazio esparrutik ihes egitea lortu ostean, Mexikora heldu zen 1942an. Bertatik, erresistentziarekin kontaktuan jarri eta, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Espainia frankistan barneratuko zen armada baten formakuntzaz arduratu zen, baina Agirre Lehendakariak eta Ordoki berak suizidatzat jo zuten operazioa. Honenbestez, aliatuen esku gelditu zen Gernika Bataloia, II. Mundu Gerran, Kanpotarren eta Marokoarren 8. erregimentu mistoaren barruan. 1945eko apirilaren 14ean, Ordokik fronte atlantikoa askatzeko agindua jaso zuen. Montaliveteko (Point de Grave) Naziak irtenarazi zituzten, Garona ibaiaren ezkerraldean. “Balio moral eta militar” handiko ekintza honegatik, zilarrezko izarra zuen gerra gurutzea ezarri zioten eta Gernika Bataloia eta Ikurrin?a ohorez eta militarki agurtu zuen De Gaulle generalak pertsonalki. “Komandante. Frantziak ez du inoiz ahantziko euskaldunek herrialdea askatzen egindako esfortzu eta sakrifizioak”, esan zion.
Lehen dibulgazio lana Elkartea aurkeztu bakarrik ez. Egin duten lehen lanaren berri eman dute gaurko agerraldian. Irungo atxilotze guneen gainekoa da. Ondoko estekan lan horren PDF artxibo osoa lor daiteke.

Irungo atxilotze guneen gaineko lana (PDF artxiboa da).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.