5.000 eskulan zale gerturatu dira asteburuan Ficobara

Bisitariek bereziki influencer ezagunen ikastaroak eta proposamenen aniztasuna nabarmendu dutela jakinarazi dute Ficobatik.

Asteburuko azokan bildutako irudia.

Atzo itxi zituen ateak Ficoba erakustazokan bigarren Harri-orri-ar azokak. Ostiraletik igandera bitarte luzatu dute eskulanen inguruko feria, eta orotara, 5.000 bisitari jaso dituzte. “Gipuzkoako eta inguruko lurraldeetako handmade komunitateak aktiboki parte hartu du asteburu honetan Ficoban egin den eskulan azokan”, adierazi dute antolatzaileek. 100 jarduera baino gehiago izan dira hiru egunetan zehar. Bisitariek bereziki influencer ezagunen ikastaroak eta proposamenen aniztasuna nabarmendu dutela jakinarazi dute Ficobatik. Gainera, erakusketariek azokako bisitarien kalitatea nabarmendu dute, salmenta maila ona izan baita.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.