Udaltzaingoa, ibilgailuetan sakelakoarekin dabiltzanen bila

Irungo Udaltzaingoa zaintza kanpaina berezia egiten ari da ibilgailuen gidariek sakelako telefonoak edo nabigatzaileak gidatu bitartean erabili ez ditzaten.

sakelakoa.autoa

Hainbat arrazoigatik, debekatuta dago sakelakoa gidatzen den bitartean erabiltzea.

Irungo Udaltzaingoak kanpaina berezia abiatu du egunotan, ibilgailuan sakelako telefonoekin edo nabigatzaileekin dabiltzanen gainekoa. Zaintza berezia egingo dute gailu horiek erabiltzen ote diren jakiteko. Hilaren 23ra arte egingo dute zaintza berezia. Kontrol postuak jarriko dituzte hiriko hainbat errepidetan. Horrez gain, gailu horiek erabiltzeak duen arriskuaz ohartaraziko dute. Udaltzaingoak DGTren honako informazioa erabili du gailu horien erabileraz ohartarazteko: gidatzen eta sakelako telefonoa erabiltzen ari direnek ez dute abiadura iraunkorra mantentzen, edozein gertaeraren aurrean erreakzio tarte handiagoa izaten dute, eta istripu aukerak laukoizten dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.