Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskaraldiarekiko "interes falta" salatu dute oposizioko hiru talde nagusiek

Irungo Ahal Dugu, EH Bildu eta EAJ taldeek 15.000 euroko kontratu txiki bat bideratzeko eskaera egin diote Jose Antonio Santano alkateari.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/09/05

Aintzondo taldearen eskutik iritsi da egitasmoa Irunera.

Aurten, lehenengoz, Euskaraldia egitasmoa egingo dute Irunen, hiriko euskararen erabilerari bultzada emateko asmoz. Horretarako, hiriko zenbait gazte euskaltzalek Aitzondo Euskara Taldea osatu zuten joan den apirilean. Hala, datorren azaroaren 23tik abenduaren 2ra bitarte luzatuko dute hamaika egunez euskaraz egiteko dinamika. “Aitzondo elkarteak, eragileak eta euskaltzaleak osatzen duten talde motorrak eta Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuaren artean lan talde dinamiko eta eraginkor bat osatzea ezinbestekoa deritzogu”, adierazi dute Ahal Dugu, EH Bildu eta EAJ talde politikoek. Horretarako, udalak Euskaraldiari 15.000 euroko partida bideratzea erabaki zuela gogoratu dute. Halere, kreditu aldaketa oraindik bideratu ez izana leporatu diote udalari oposizioko hiru talde nagusiek. Hala, 15.000 euroko kontratu txiki bat bideratzeko eskaera egin diote oposiziotik alkateari, “iniziatibaren garapen egokia bermatzeko”. Era berean, Euskaraldiarekiko Euskara arloko ordezkariak duen “interes falta eta nagikeria” nabarmendu nahi izan dute. Joan den uztailaren 11ean eskaera erregistratu zutela gogoratu dute, baina eskaera hori baztertua izan dela salatu dute. “Azkenik, uste dugu erakunde publikoek eta beren arloek, interes publikoa duten eta bertako hiritarrentzako onuragarria izan daitekeen edozein ekimenen sustatzaile izan behar duela. Kasu honetan, euskararen, gure kulturaren nortasun bereizgarrienetakoa denaren sustatzaile izan beharko lukete”, adierazi dute hiru taldeek. Udal gobernuak duen jarrera “guztiz onartezina” dela diote, berriro ere beraien interesak herritarrenen gainetik jartzen dituztelako. Euskaraldiaren inguruko programak “osatu eta koordinatu” batekin kontatu beharko lukeela adierazi dute. “Ez dugu uste euskarak gai politikoa izan behar duenik, eta ez zaigu iruditzen politikak horrelako gai batean buru izan behar duenik, baina Irunen bizi dugun egoera ikusita eta gobernu sozialistak gai honekiko duen pasibotasuna ikusita, irundarren onerako, bertan esku hartzeko beharra ikusi dugu”, gehitu dute oposiziotik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.