[Galeria] Irungo alde zaharrean, festa nagusi

Goizeko meza, Anakako kofradiaren emanaldia eta poteoaren ostean, herri bazkaria egin dute Irungo Batzokian.

Giro polita izan da poteoan. Irudian, bikote bat dantzan.

San Ramon Jaiak ospatzen ari dira gaur Irungo Karrika Nagusian. Eguraldia lagun, jende mordoa bildu da goizetik alde zahar inguruan, festa egun luzeari aurre egiteko prest. Peña Poteo Txarangak Karrika Nagusia musika eta giroz bete du, bertaratutakoen gozamenerako. Goizeko meza, Anakako kofradiaren emanaldia eta poteoaren ostean, herri bazkaria egin dute Irungo Batzokian. Ondorengoa da Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak arratsalde eta gauerako antolatu duen egitaraua:
  • 18:00etan, haurrentzako jolasak Santiagoko Deabruen eskutik.
  • 18:30ean, haurrentzako txokolatada.
  • 18:30etik aurrera, trikitilariak.
  • 19:00etan, umeentzako (15 urtetik beherakoak) Espartina Jaurtiketaren Nazioarteko Lehiaketa.
  • 19:30ean, helduentzako (15 urtetik gorakoak) Espartina Jaurtiketaren Nazioarteko Lehiaketa.
  • 20:15etik aurrera, DJ baten emanaldia.
  • 23:30ean, Karrika Nagusiaren jaitsiera.
Hona, HITZAk poteoan eta bazkarian bildu duen irudi sorta:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.