Jose Angel Sodupek Bidasoaren presidente izateari utziko dio
Jose Angel Sodupek ia hamasei urte egin ditu eskubaloi klubaren agintari nagusi moduan lan egiten. Ez da hauteskundeetara aurkeztuko.
Gaur eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan. Irailean hasiko den sasoi berria izango da Jose Angel Soduperen azkena Bidasoa Kirol Elkartearen presidente karguan. Ia hamasei urte egin ditu kargu horretan. 2019an izango dira Irungo eskubaloi taldearen presidente berria aukeratzeko hauteskundeak –datarik ez dago oraindik—, eta ez dela aurkeztuko iragarri du Sodupek. 2018aren bukaeran deituko dituzte hauteskundeak, eta Sodupek esan duenez, hautagaitzek denbora tarte nahikoa izango dute euren proposamenak prestatzeko. “Nire bizitzako etapa bat itxiko dut. Asko pentsatutako erabakia da, familiarekin, eta hurbilekoekin. Esperientzia izugarria izan da, ez dut inoiz ahaztuko. Jende askoren maitasuna eta abegikortasuna eramango dut barruan”, adierazi du agerraldian. 16 urteko bidean, ia denetik bizi izan duela adierazi du oraindik eskubaloi taldearen presidente denak, “tartean, klub honek izan dituen unerik latzenak bizi izan ditut hemen”. Baina horri aurre egiteko laguntza handia izan duela jakinarazi du, “bere garaian nire alboan izango zirela erabaki zuten pertsonak eskertu nahi ditut bereziki, une zail horietan. Unerik gogorrena Torrevieja taldearen kontra galdu eta gero Asobaletik jaitsi zirenekoa izendatu du, eta onena,