Hona hemen Bidasoak zerura egindako bidaiaren irudi kontakizuna.
Larunbatean Ciudad Realen kontra finalerako txartela lortu ondoren atzoko partida erabakigarrian haginak erakutsi zizkion Bidasoak Zamorari, eta Asobal Ligara igotzeko behar zuen garaipena lortu zuen: 25-21.
Denbora bete baino segundo batzuk lehenago festa lehertu zen Artalekun: jokalariak besarkatzen, zaleak pozez saltoka… zarata ikaragarria zegoen kiroldegian. Festa giroa. Ametsa beteta.
Hona hemen Bidasoak zerura egindako bidaiaren irudi kontakizuna.
Jokalariak zaleekin ospatzen.