Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bidasoa Folk hemezortzigarren ekitaldira iritsi da

Abuztuaren 17tik 19ra, Los Sabandeños, Sharon Shannon eta Dyaa Zinber-en taldea izango dira Irun, Hondarribia eta Hendaian.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2018/07/24
bidasoa.folk

Gaur aurkeztu dute hiru eguneko musika jaialdia.

Abuztuaren 17tik 19ra egingo dute aurtengo Bidasoa Folk jaialdia. Hemezortzigarren ekitaldia du aurtengoa, adin nagusitasunera iritsi da. Hiru egun horietan, Irunen, Hondarribian eta Hendaian folk musikan eta musika garaikidean sona handia duten hiru taldek joko dute. Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu du jaialdia. Doan dira emanaldi guztiak. Lehen kontzertua abuztuaren 17an izango da, Hondarribian. Los Sabandeños Kanariar Uharteetako taldeak 21:30ean egingo du saioa, Arma Plazan. 50 urtetik gorako ibilbidean, Kanariar Uharteetako musika munduan zehar zabaldu duen taldea da (1966an hasi zuen bidea). 31 abeslari eta musikarik osatzen duten, eta instrumentu tradizionalekin osatzen dituzte koru ahotsak. Afrikako doinuak nahiz Hego Ameriketako boleroak ere dituzte euren errepertorioan. Bigarren kontzertua, Irunen, abuztuaren 18an. Urdanibia plazan (21:00etan hasita) Sharon Shannon abeslari irlandarrak kontzertua emango du. Akordeoi, flauta eta biolinekin girotutako musika interpretatzen du irlandarrak, baina hainbat estilo uztartuz: musika klasikoa, bretoia, reggaea edo hip hopa; baina den-dena, irlandar ukituarekin. Hirugarren eta azken kontzertua Hendaiako Zokuburun egingo dute, abuztuaren 19an, 20:30ean. Dyaa Zniber & Gropu Patrimoine de la Musique Andalouse Marocaine taldeak fusioa eskainiko du, musika arabiar-andaluziarrarekin. Dyaa Zinber da taldearen buru, eta perkusio, biolin eta biolontxeloen doinuekin osatzen du garai bateko Espainian (musulmanen esku zegoenean) egiten zen musika. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena. Bertan izan dira badiaren inguruko hiru udaletako kideak. Miguel Angel Paez Irungo Udalaren ordezkariak adierazi du beste tokietan entzuten ez den musika ekartzen dutela Bidasoa Folk-en, hiru udalerrien arteko elkarlana aitortuz. Hondarribiko Udaleko ordezkaria Arantxa Berrotaran izan da, eta esan duenez, Txingudiko badia maila altuko erakusleiho musikal eta kulturala bihurtzen da Bidasoa Folk bitartean. Christelle Cazalisek, Hendaiako Udalaren izenean, zehaztu du kalitatezkoak izango direla kontzertuak, eta musika estiloengatik eta ordutegiengatik herritar orok gozatzeko moduko kontzertuak direla.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.