Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ur lasaietan ere, Santiagotarrak-eko gazteak aurrean

Santiagotarrak Kirol Elkarteko 19 palista izan dira lehian Promesa Mailako Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, berriz, Europakoan izan da.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/07/03
santiagotarrak.pista

Zamoran izan ziren kirolari irundarrak. Argazkia: J.M. Anatol.

Zamoran lehiatu zen larunbatean, San Martzial Egunean, ur lasaietako edo pistako Promesa Mailako Espainiako Txapelketan. Bertan, Santiagotarrak Kirol Elkarteko 19 kirolari izan ziren, denak 3.000 metroko probetan lehiatzen. 78 talderen artean, taldekako sailkapen nagusian, laugarren izan ziren irundarrak. Kirol elkartetik jakinarazi dute parte hartze oso handia izan zela Zamoran. Horrek meritu handiagoa ematen die lortutako emaitzei. Taldekako laugarren postuaz gain, hona hemen, zerrendan, irundarrek lortutako emaitza nabarmenenak:
  • K2an, B Mailan, Ian Anatolek eta Aimar Platerok brontzezko domina eskuratu zuten. K1ean (bakarka) bosgarren izan zen Anatol, eta zortzigarren Platero.
  • K2an, B Mailan, Haizea Aranburu eta Naroa Larrarte seigarren izan ziren.
Bestalde, hemen gainontzeko partaideek lortutako postuak: K1ean (bakarka)
  • A mailako mutilak: Martín Miranda, 33.; Rubén de la Fuente, 40.; Izan Briz, 58.; Tarek Ibrahim Raafat, 65. eta Oier Rojo, 71.
  • B mailako mutilak:  Aimar Módenes, 27. eta Unai Rojo, 72.
  • A mailako neskak: Nahia Carcedo, 24.; Ainhoa Elortegi, 27.; Saioa Martínez, 34. eta Uxue López, 37.
  • B mailako neskak: Haizea Aranburu, 15.; Ane Amostegi, 17.; Uxue Auzmendi, 38.; June Díez, 46. Naroa Larrarteren piragua irauli bazen ere aurrera jarraitzeko kemena izan zuen, 71. amaituz.
K2an (bikoteka)
  • A mailako mutilak: Martin Miranda eta Tarek Ibrahim Raafat, 15; eta Izan Briz eta Rubén de la Fuente, 17.
  • B mailako mutilak: Aimar Modenes eta Unai Rojo, 14.
  • A mailako neskak: Uxue Lopez eta Saioa Martínez, 18. Ainhoa Elortegi eta Nahia Carcedo bikotearen piragua irauli arren, ez zuten lehiaketa bertan behera utzi eta 30. Sailkatu ziren.
  • B mailako neskak: Uxue Auzmendi eta June Diez 18. sailkatu ziren.
Nerea Garcia Zabalegi, Europakoan Italiako Misurina lakuan jokoan izan dira asteburuan Piraguismoko Europako Junior Txapelketa, eta 23 urtez azpikoa. Nerea Garcia Zabalegi Santiagotarrak-eko kidea bertan izan da parte hartzen, Junior Mailako K4 ontzian. Finalerdietan, finaletik kanpo gelditu zen K4 hori, seigarren izan zirelako haien txandan. Santiagotarrak-etik jakinarazi dutenez, lauko hori prestaketaz justu zihoan, Garcia ekainaren erdialdetik Madrilen kontzentrazioan izan den arren, ontzi horretako gainontzeko kideak geroago joan zirelako prestaketa kontzentrazio horretara, eta horrek azken emaitzan eragina izan duela zehaztu dute. Hala ere, irundarra pozik azaldu da, nazioarteko txapelketetan lehen esperientzia izan duelako Italiakoa. Madrilen kontzentratuta jarraituko du palistak, uztaila bukaeran Bulgarian egitekoa den Munduko Txapelketan izango delako. Ordurako bai elkarrekin entrenatzeko aukera gehiago izango dituztela K4 hori osatzen dutenek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.