Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskola materiala erosteko diru laguntzak prest ditu Irungo Udalak

Laguntza eskatzeko derrigorrezkoa de Irunen erroldatuta egotea, eta erosketak hiriko dendetan egitea. Eskaerak irailaren 28ra arte egin daitezke.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/07/03
eskola materiala

Eskola jantziak, idazketa materiala, liburuak eta eta bestelakoak finantza daitezke ‘Erosi eta ikasi’ programaren bitartez.

Aurten bosgarrenez, Erosi eta ikasi kanpaina ondu du udalak. Horren bitartez, Irunen erroldatuta dauden haurren gurasoek eskolako materiala erosteko diru laguntza jaso dezakete. Eskaerak egiteko epea hilaren 2tik dago zabalik, eta irailaren 28ra arteko iraupena du; erosketek, bestalde, ekainaren 22tik irailaren 28ra arteko data izan behar dute (fakturetan agertu behar da). Udalak 200.000 euroko diru partida du gordea zeregin horretarako Arrakasta izan ohi du udalaren deialdiak. Aurreko urteetan, batez beste, 1.500 eskaera jaso ditu udalak, 2.000 haurrek material berria eros zezaten. Derrigorrezko baldintzak bi dira: eskaera egingo duten familiak Irunen erroldatuta egotea, eta bestalde, erosketak hiriko komertzioetan egitea (erosketa tiketak edo fakturak gorde behar dira laguntza jasotzeko). LHko eta DBHko ikasleentzat da deialdia. Laguntza jasotzeko aukera duten gastu edo erosketak, honako artikuluenak dira: koadernoak, orriak, artxibagailuak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testu liburuak, eskola uniformeak, hezkuntza fisikorako oinetako edo arropa, hezkuntza artistikorako materialak (pintzelak, margoak, olioak, argizariak…). Laguntzak, hiru ataletan daude banatuta: 100, 75 edo 50 eurokoak izan daitezke. Horiek, familien errentaren (baliteke eskaera egin, eta errenta altua delako laguntza eskaera ez onartzea) arabera emango dira. Eskaerak Gaur agerraldia egin dute Monica Martinez udaleko Hezkuntza ordezkariak eta saileko teknikari Iñaki Arrese-Igorrek gaiaren gaineko xehetasunak emateko. Eskaerak nola egin zehaztu dute: Irun Txartelarekin egin daitezke, udalaren webgunearen bidez; 010 telefono zenbakira deituta ere (Irundik) egin daiteke eskaera. Bi bide horiek erabiliz informazio gehiago lor dezakete interesdunek. Aurten, kontuan hartzeko berritasuna: datuen babeserako legeagatik, eskatzaileek baimena eman behar diote udalari haien datuak kontsultatu ahal izateko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.