Udaletxeko balkoia bete-bete dago alarde baztertzaileari harrera egiteko. Alkateaz gain, EAJko eta PPko Irungo kideak ere daude.
Udaletxeko balkoia, bete-beteta tradizionalari harrera egiteko.
Alarde pribatu edo tradizionalak hasi du bidea. 07:40an egin du arrankada Urdanibia plazan. Handik San Juan plazara igo dira konpainiak –jendez gainezka zegoen plaza—, eta formazioan jarri ondoren, jeneralaren aginduetara gelditu dira. Tirokada handia egin dute. Plaza bezala, udaletxeko balkoia ere bete-beteta zegoen. Bertan, erdi-erdian, Jose Antonio Santano alkatea. EAJko buru Xabier Iridoy ere alarde baztertzaileari harrera egiten izan da. PPko ordezkariak ere bertan ziren.
San Juan plazako ekitaldiaren ondoren, hiritik desfilea egingo dute konpainia horiek, ondoren, San Martzial mendira igotzeko. Arratsaldean ere elkartuko dira konpainiak, berriz ere desfilea egiteko.
Tradizionaleko konpainiak San Juan plazan.