50 urtetik gorako eraikinen azterketa egiteko epea bukatzear da

Eraikinen azterketa egiteko epea hilaren 27an bukatuko da. Azterketa 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago zituzten eraikinetan egin behar da.

eraikinak.hondarribia

50 urtetik gora dauzkaten eraikinetan egin behar da azterketa.

2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago zituzten Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiteko epea, hilabete honetako hilaren 27an (asteazkena) bukatuko dela oroitarazi du Hondarribiko Udalak. Derrigor egin beharreko ikuskaritza da. EITa horretarako ahalmena duten arkitektoek egin dezakete, teknikari fakultatiboak izan behar dira. Eraikinaren azterketa bisuala egiten dute, horien egoera zein den jasoz, eta dauden balizko arazoak eta horien zergatiak azalduz. Horiek konpontzeko egin beharreko obren proposamena ere agertzen da txosten horretan. Aldi berean, txostenean, irisgarritasun irizpideak eta eraginkortasun energetiko ziurtagiria jasoko ditu teknikariak. Txostenaren kopia udaletxean utzi behar dute eraikinaren jabeek edo komunitateko ordezkariek, esan bezala, ekainaren 27a baino lehen. Txostena idaztera ez badaude derrigortuak, egoera hori udalari jakinarazi behar zaio (Jaurlaritzaren datuetan akatsen bat badago edo eraikina osorik eraberritua izan bada, adibidez). Informazio osagarria Hondarribiko Udalaren webgunean aurki daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.