Babesa adierazi dutenen artean, besteak beste, Anari abeslaria, Garbiñe Biurrun epailea edota Maialen Lujanbio bertsolaria aurki daitezke.
2017ko desfilean jasotako irudia.
Alarde parekidearen hogeigarren urteurrenaren harira, kanpaina berezia batean murgildurik ibili dira azken asteotan. Euskal Herriko emakumeen babesa jaso nahi izan dute, eta horretarako, idatzi bat zabaltzen aritu dira, lurralde ezberdinetako emakumeek sinatu zezaten.
Dagoeneko 500 emakume baino gehiagok sinatu dute babes dokumentu hori. Helburua langa hori gainditzea izan den arren, babes kanpainarekin jarraituko dutela jakinarazi dute alarde parekidearen aldeko Alardea Irun 2018 kontutik. Politikariak, artistak, musikariak… Esparru askotariko emakumeek sinatu dute dokumentua. Babesa adierazi dutenen artean, besteak beste, Anari abeslaria, Garbiñe Biurrun epailea edota Maialen Lujanbio bertsolaria aurki daitezke.
Era berean, dokumentua sinatzeaz gain, datorren ekainaren 30ean (larunbata) Irunera bertaratzeko deialdia luzatu diete Euskal Herriko emakume guztiei.
Ikusi alarde parekidea
babesteko erabili duten dokumentua eta
sinadura guztien zerrenda.