Hiru kategorietan banatzen dira lanak (marrazkiak, horma-irudiak eta argazkiak), baina guztiek gai bera lantzen dute: kontsumo arduratsua.
Babesa adierazi dutenen artean, besteak beste, Anari abeslaria, Garbiñe Biurrun epailea edota Maialen Lujanbio bertsolaria aurki daitezke.
Jaurlaritzak, aldundiak eta udalak 2,4 milioi euro inbertitu dituzte, erakunde bakoitzak herena. Espainiako gobernuak beste miloi bat jarri zuen 2014an.
Datorren urriaren 20an Bilbon 'Orain Presoak' lelopean egingo duten manifestaziora joateko deialdia luzatu dute pentsiodunek.
Azken hilabeteotan, mila dokumentu eta 300 argazki baino gehiago bildu dituzte, 1936-1945 epean irundarrek jasandako errepresioren ingurukoak.
Irungo Udalari, eta Santano alkateari, datorren ekainaren 30ean alarde parekideari harrera egitea exijitu diete.
Hartu Hitzak abesti bat kaleratu berri du, bideoklipa eta guzti. Eneritz Furyakek sortu du letra, eta Los Secos taldeak jarri dio musika.