Azken hilabeteotan, mila dokumentu eta 300 argazki baino gehiago bildu dituzte, 1936-1945 epean irundarrek jasandako errepresioren ingurukoak.
Memoria historikoaren inguruko lan berri batekin dabil Irungo Udala. 1936ko Gerran eta ondorengo urteetan hiriak jasandako errepresioaren inguruko ikerketa egiten ari dira. Gaur eman dituzte proiektuaren inguruko xehetasunak, Giza Eskubide eta Balioen ordezkari Monica Martinezek eta proiektuan ikerlari gisa dabilen Aitzol Arroyok.
Orain arte, mila dokumentu eta 300 argazki baino gehiago bildu dituzte, 1936-1945 epean irundarrek jasandako errepresioren ingurukoak. Bildutako testigantzek diotenez, Irunen kontzentrazio esparru bat izan zen, baina honen kokalekua zehazteko aukerarik ez dute izan.
Bildutako informazio, dokumentu eta argazki guztiak Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialean, Euskadiko Artxibo Historikoan, Memoria Historikoaren Dokumentu Zentralean edota Alderdi Komunistaren Artxibo Historikoan aurkitu dituzte, besteak beste.
1936ko Gerra gertutik ikusi duen historialaria da Arroyo.
Hondarribian Gerra Zibilaren kontakizuna idatzi berri du, eta orain, Irungo historiari erreparatuko dio. Joan den otsailean HITZAk elkarrizketatu zuen.
Irakurri elkarrizketa.
Monica Martinez eta Aitzol Arroyo.