Bahitutako emakumeari babes osoa adierazi diote irundarrek

Herritarrek azkar erantzun dute, eta atzo bertan, hamarka lagun bildu ziren Zabaltza plazan, amorruz, 'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' lelopean.

Zabaltza plazako kioskoan elkartu ziren.

Indarkeria matxista kasu berri eman zen Irunen atzo gauean. Emakume batek bikotekideak bi hilabetez bahitua izan zuela salatu zuen. Herritarrek azkar erantzun dute, eta atzo bertan, hamarka lagun bildu ziren Zabaltza plazan, amorruz, ‘Emakumeen aurkako indarkeriarik ez’ lelopean. Udaleko zinegotziekin batera, zenbait herritar eta elkarte feministako kide izan ziren elkarretaratzean, biktimari elkartasun osoa adierazteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.