Jaitzubiako erreka bete-bete doa. Ura ubidetik atera da, Txingudi Ikastolako pistak hartzeraino. Larrialdi zerbitzuak bertan daude.
Txingudi Ikastolako kirol pistak, urez gainezka. Irudia: SOS Deiak.
Jaitzubia inguruan ura gora eta gora ari da. Azken orduetako euriteak, eta uneotan erortzen ari denak, arras ari dira egoera zailtzen. Irun-Hondarribian, Jaitzubia inguruan dute jarrita fokua, esaterako, Txingudi Ikastolako kirol pistak urak hartu dituelako. Hondarribiko lurretan dago ikastola.
Larrialdi zerbitzuak inguru horretan daude, adi, bertako errekaren emariari begira. Gainera, Irungo alkate Jose Antonio Santano ere bertan izan da, egoeraren jarraipen zuzena egiteko. Tixngudiko ikasleek eskolak eten behar izan dituzte. Urdanibia hotelaren sarrera urak hartu du ere, eta Endaneara joateko bidea ere moztu dute.
Bidasoa eta Oiartzun ibaien arroetan Segurtasun Sailak
Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren Alerta fasea ezarri du.
Behobian, gaur (11:50 arte) 51,9 euro litro metro koadroko jaso dira.
Hondarribian ere egoera zailtzen ari da.
SOS Deiak-en Twitter emarian informazio eguneratua ikus daiteke:
AP-8an, bideak moztuta
Zuhaitz bat, Irunen, AP-8ra jausi delako bertako bi bide moztuta egon dira goizean zehar (Bilborako noranzkoan). Ilarak egon dira, baina antza, konpontzeko bidean daude errepidea osorik zabaldu dutelako.