Europako Esprint Txapelketa jokatu zuten Belgraden. Bertan lehiatu zen Irungo Santiagotarrak elkarteko Aitor Gorrotxategi palista irundarra, fin gainera.
Aitor Gorrotxategi, eskuinetik hasita, hirugarrena.
2018ko Europako Esprint Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Belgraden. Bertan lehiatu zen Irungo Santiagotarrak elkarteko Aitor Gorrotxategi palista irundarra, fin gainera. K-4 frogako kategoria absolutuan, brontzezko domina eskuratu du kirolari gazteak, 1.000 metroko distantzian. Harekin batera, Javier Hernanz (Asturias), Pelayo Roza (Asturias) eta Ruben Millan (Galizia) izan dira.
Joan den hilaren 8an hasi zuen txapelketan ibilbidea 19 urteko gazte irundarrak. Kanporaketan bigarren sailkatzea lortu zuen, finalera zuzeneko sarrera lortuz. Asteburuko hirugarren postuarekin, abuztu amaieran Portugalen jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute lau kirolariek.