Eneritz Furyak irundarrak nazioarteko bira egingo du
Lehen geltokia bere jaioterria izango da (Irun), eta ondoren, Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan kontzertuak eskainiko ditu.
- Ekainaren 21ean, Irungo Lakaxitan, Amsterdameko Blue Crime taldearekin batera.
- Ekainaren 28an, Bordelen (Frantzia) izango da, bertako Euskal Etxean.
- Ekainaren 29an Parisen (Frantzia) kontzertua eskainiko du.
- Ekainaren 30ean, Bruselan (Belgika).
- Uztailaren 3an, Berlingo (Alemania) Saarbach Galerie Kulturcafe antzokian.
- Uztailaren 5ean, Chemnitz hirian (Alemania) kontzertua eskainiko du, Obradek Lesecafe-n.
- Uztailaren 6an, Luzern (Suitza) hirian izango da, The Phrontistery aretoan.
- Uztailaren 7an, Lyonen (Frantzia) joko du, Aux Bons Sauvages aretoan.