Publikoaren faboritoa izateko zazpi hautagaietako bat da hondarribiarra. Gaur gauera arte eman daiteke botoa Amunarrizen alde.
Meltxor Amunarriz hondarribiarra ETB2ko
El Conquistador lehiaketako azken bozketan sartu da. Telebista saio ezaguneko 14. ekitaldia irabazterik izan ez duen arren —finalaren atarian kanporatu zuten—, publikoaren faboritoaren saria irabazi dezake Amunarrizek, azken bozketara iritsi den lehiakideetako bat delako.
Zazpi dira azken bozketara sailkatu diren parte hartzaileak, eta horien artean dago Hondarribiko arraunlaria. Gaur gaueko emanaldian jakinaraziko dute zein den irabazlea; 22:30ean hasiko da saioa. Hortaz, oraindik bada Amunarrizi laguntzeko aukerarik,
bere alde bozkatuz.
Meltxor Amunarriz, ‘El Conquistador’ lehiaketako azken saioan