Ostiral ilunabarra magikoa izango dela iragarri dute

Zortzigarren aldiz Bertsokantauri festa egingo dute Higeralde baserrian, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariekin.

Bertsokantauri

Joseba Irazoki eta Andoni Egaña, iazko ekitaldian

Bertsokantauri bertso festaren zortzigarren ekitaldia egingo dute ostiralean Hondarribiko Higeralde landetxean. Arratsaldeko formatuarekin egiten duten bigarrena izango da eta, iazko esperientzia kontuan izanda, aurtengoa ere magikoa izango dela pentsa daiteke. Andoni Egaña eta Jon Maia gonbidatu dituzte aurten Jaizkibel magaleko balkoi paregabean ilundu arte kantatzera. Ekitaldia doan da, eta barra zerbitzua egongo da edateko, eta parrillada jateko. Iaz egin zuten lehen aldiz arratsaldez Bertsokantauri —aurreko sei ekitaldiak goizez—. Gainera, bertsolari bikotea jarri ordez, Joseba Irazoki musikari beratarrak jardun zuen Egañaren ondoan, bertsolariak irakurritako bertsoei musika jartzen. Aurten, bi bertsolarien formulara itzuliko da jardunaldia.

Ikusi iazko argazkiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.