[Galeria] Bertso musikatuak paradisuan

Bertsokantauri festa egin zuten atzo Hondarribiko Higeralde landetxean. Andoni Egañak jarri zituen bertsoak, Joseba Irazokik musika.

Bertsokantauri

Joseba Irazoki beratarrak Andoni Egañaren bertsoak musikatu zituen

Higeralde landetxean kantatzera lehen aldiz deitu zutenean, paradisuarekin parekatu zuen Andoni Egañak lekua. Harez geroztik urtero errepikatu du. Atzo Bertsokantauri festaren zazpigarren ekitaldia egin zuten Hondarribian, itsaso gaineko balkoi paregabean. Lehen aldiz arratsaldez egin dute bertso festa, eta formatu berrituarekin. Egañaren alboan Joseba Irazoki musikari beratarrak jardun duen, zarauztarraren bertso idatzi zein bat-batekoak musikatuz. Bakoitza bere generoan inprobisazioaren maisu direla erakutsi zuten Bertsokantauriren zazpigarrenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.