Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Musika eta auzolana nagusi, Lakaxitaren maiatzeko egitarauan

Irungo Lakaxita guneak maiatzeko egitaraua aurkeztu berri du. Datorren ostiraletik (hilak 18), maiatzaren 31era bitarte, denetarik prestatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/05/14

Lakaxita gaztetxearen irudia.

Irungo Lakaxita guneak maiatzeko egitaraua aurkeztu berri du. Datorren ostiraletik (hilak 18), maiatzaren 31era bitarte, denetarik prestatu dute. Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du Lakaxitan datorren ostiralean (hilak 18), 22:00etan. Musika saioaren ondoren, DJ Zumitrenkok gaua girotuko du. Hurrengo astean, asteazkenean (hilak 23) zehazki, Manchesterretik iritsitako D.U.D.S. taldea oholtza gainera igoko da, 20:00etan. Hilabeteko azken musika emanaldia hilaren 25ean (ostirala) egingo dute. Orduan, mikro ireki saioa egingo dute, hortaz, edonork izango du aukera oholtza gainera igotzeko. Mikro irekiarekin batera, pintxo potea egingo dute. 19:00etan ekingo diote musika saioari. Musikaz gain, datorren igandean (hilak 20), Lakaxitako lorategia atontzeko eta bertan haur parke bat eraikitzeko auzolana egingo dute. Horren ondoren, hamaiketakoa egingo dutela jakinarazi dute Lakaxitako kideek. Bestalde, zenbait iniziatiba iraunkor dituzte bertan. Ondorengoaak: Ostegun eta ostiraletan (9:30-15:30) atzerriko aholkularitza tailerra; ostiral (16:30-19:30) eta larunbatetan (10:30-13:30) Laboreren produktu ekologikoen salmenta eta larunbatetan (12:00-13:30) Aldatsaren baratze kooperatibaren produktuen banaketa egingo dute. Horrez gain, hileko lehen ostiral guztietan (18:00etan) ohiko koordinazio bilerak, bi astelehenetik behin Stop Kaleratzeak plataformaren bilerak (18:30ean) eta astelehenetik ostiralera (8:00-14:00) Lakaxita Kooperatibaren hazitegia egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Euskal Herria, Gipuzkoa

Frankistek herria hartu zuteneko 90. urteurrena gogoratu dute Errenterian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.