Larunbateko esperientzia "indar txute bat" izan zela onartu dute antolatzaileek, eta goiz, eguerdi zein gaueko giroa "aparta" izan zela.
Joan den larunbateko irudia.
Lakaxita gunearen
jai aldarrikatzaileak Irungo kaleak zeharkatu zituen joan den larunbatean. Asteburuko festaren ostean, Jaion jaialdiko antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: “Jaion autogestioa aldarrikatzeko jaialdia izateaz gain, autogestio ekintza handia izan da”.
Larunbateko esperientzia “indar txute bat” izan zela onartu dute antolatzaileek, egun guztian zehar giroa “aparta” izan zela. Era berean, urte guztian zehar, Anaka kaleko 20.enetik “autogestioan oinarritutako proiektu eta ekintza ugari” burutzen saiatu direla gogoratu dute. Musika, sorkuntza, ekonomia, harreman komunitarioen kudeaketa, elikadura, artea, interkulturalitea… Esparru askotan egin dute lana Lakaxitakoek, eta guzti hori “indartzeko” apustua egin dute, euren hitzetan, “askoz ere askeago eta zoriontsuago bizitzea posible delako eguneroko beharra eta desirak komunitarioki autogestionatzen baditugu”.
Lakaxita gunera bertaratzeko gonbidapena luzatu dute irundar eta herritar guztien artean, “poliki-poliki, autogestioa gure bizitzaren ardatz bezala gauzatu dezagun”.