[Galeria eta bideoak] Horrela egiten da Jaion bat!

'Borreroak baditu milaka aurpegi' diskoaren 25. urteurrenean, Fight D Power Kamioi System taldeak Negu Gorriaken abesti mitikoenak jo zituen kamioian.

Jaion 2018 Fight D Power Kamioi System

Fight D Power Kamioi System taldearen saioaren une bat, Colon pasealekuan

Iazko hutsunearen ondoren berriro egin dute Jaion, Irungo Lakaxita gaztetxearen 2005eko okupazioa gogora ekarri eta urtean zehar Anakako gunean egiten duten lana balorean jarri nahi duen jarduera. Eta nola itzuli da! Sekulako festa egin zuten atzo goizetik goizera, Moskun hasi eta Anakan bukatuta. Antzezlana, herri bazkaria, bertso poteoa, kalejira eta kontzertuak, denetarik izan du 2018ko ekitaldiak. Jardunaldiko ekitaldi nagusia arratsaldeko kalejira izan zen, Urdanibia plaza eta Lakaxita artean egin zena. Borreroak baditu milaka aurpegi diskoaren 25. urteurrenaren biharamunean, Fight D Power Kamioi System taldeak Negu Gorriak taldearen abesti mitikoenak jo zituen kamioi baten atoian, atzetik zeraman jende uholdearen gozamenerako, eta bidean aurkitzen zituen irundarren harridurarako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.