Gasteizko hilketa matxistak salatu dituzte Irunen

Irungo Udalak biktimen familiei eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi izan die, eta "emakumeek pairatzen dituzten eraso eta gehiegikeria guztiak" arbuiatu ditu.

Udaleko zenbait ordezkari izan dira gaurko elkarretaratzean.

Gaur, Irungo San Juan plazan, joan den ostiralean (hilak 20) Gasteizen gizon batek bi emakume erail zituela gogor salatu dute. Eraso matxistaren aurkako elkarretaratzeari hiriko zenbait bizilagunek erantzun diote, eta haiekin batera udaleko ordezkariak ere izan dira. Elkarretaratze isila egin dute. Irungo Udalak biktimen familiei eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi izan die, eta “emakumeek pairatzen dituzten eraso eta gehiegikeria guztiak” arbuiatu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.