Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2017ko aurrekontuetan 26 milioi sobratu izana salatu dute SPI eta EH Bilduk

PSE-EEri gezurrik ez esateko eskatu diote gaur, 2017ko aurrekontuetan sei milioi euroko etekin positiboa izan beharrean, 26 izan direlako.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/04/20

Melida eta Soto, gaurko agerraldian.

Joan den apirilean, Irungo Udalak 2017ko udal kontuen likidazioa egin zuen, eta emaitzen arabera, sei milioiko etekin positiboarekin bukatu zuten urtea. Gaur, Irungo Si Se Puede eta EH Bilduk agerraldia egin dute, likidazioari buruz “kezkatzen” dituen zenbait datu aztertu dituzte. “Udal gobernua bere kudeaketa, bere gaizki izendatutako superabita eta bere aurreikuspen gaitasuna harrokeriaz defendatzera ateratzen den bitartean, hemen gauden bi taldeok ezgaitasun nabarmena, kudeatu gabeko partidak eta aurreikuspen falta ikusten dugu”, adierazi dute SPIko David Soto eta EH Bilduko Jokin Melidak. Adierazpen horiek argudiatzeko, 2016ko datuak iazkoekin alderatu dituzte. Horrela, 2016an aurrekontuen %78,36a exekutatu zen bitartean, 2017an %70,94ekoa izan dela argudiatu dute. Sotok adierazi dutenez, exekutatu gabeko dirua bizitza baldintzak hobetzeko ez da baliagarria izan, eta hortaz, “aurreikuspen txarra” egin dutela eta udalak aurrekontuak kudeatzeko izan duen “ezgaitasuna” nabarmendu du. 26 milioi soberan Melidak azken bi urteotako diru sarrerak aztertu ditu lehenik. 2016an %84,89koa izan zela adierazi du, 2017koa %76,23koa izan den bitartean. Jaitsiera hori oraindik esplikatu ez izana leporatu dio udal gobernuari bozeramaileak. Ondorioz, urte guztian zehar gastatu den dirua kudeatu ondoren, 26 milioi euroko soberakina ageri dela salatu dute bi alderdiek. Horregatik, “2017ko partidak edo ez dira exekutatu, edo aurreikusita zegoena baino gutxiago gastatu da”, adierazi du. Likidazioa egiterako momentuan “soberakinaren inkorporazioa” eman dela kritikatu dute bi bozeramaileek, 26 miloi horiek “agerian ez gelditzeko”. Alkate Jose Antonio Santano eta Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezi gezurrik ez esateko eskatu diote gaur, sei milioiko etekin positiboa izan beharrean, guztira, 26 izan direlako. Udalak kudeaketa “arrakastatsua” bezala definitu izana leporatu diote, eta gastatu edo inbertitu ez den diru hori, oraindik exekutatzeko dagoela edo “kaxoian” gorde dutela. “Gastatu ez den euro bakoitza erabili ez den dirua da”, adierazi du Sotok, Irunek dituen beharrei erreferentzia eginez. Amaitzeko, Melidak ondorengo gogoeta utzi du: “Guztiok hilaren bukaerara itota iristen garen bitartean, gure inguruko elkarte eta taldeetan ekimenak aurrera eraman ezinean daudenean, Irungo Udalari 26 milioi sobratzen zaizkio”. Halere biek onartu dute milioi horietan “kasuistika zabala” dagoela, baina horietatik “milioi asko kontratuen prezioen jaitsieraren kontura” izan direla salatu dute, “euren lan baldintzak erabat prekarizatuta ikusten dituzten” bitartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.