Santiagotarrakeko pistako sekzioa Espainiako Maratoi Kopan lehiatuko da

Larunbatean (hilak 21), K1 modalitateko probak jokatuko dituzte; igandean (hilak 22) berriz, K2koak. Guztira, 20 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte.

Santiagotarrak-eko palistak.

Irungo Santiagotarrak elkarteko kirolariak Talavera de la Reinara (Toledo) bideratuko dira datozen egunotan, asteburuan lehenengo Espainiako Maratoi Kopan parte hartzeko. Pistako modalitatean, guztira, 20 piraguista inguru sartuko dira uretan, norbanako zein taldeko barkuetan. Larunbatean (hilak 21), K1 modalitateko probak jokatuko dituzte; igandean (hilak 22) berriz, K2koak. Kirolariek helburu bakar bat dute: ahalik eta puntuazio gorena eskuratzea, Ligako azken sailkapenerako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.