Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Igandean, 700 txakur Ficoban

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa egingo dute igandean Irungo Ficoba erakustazokan. Arratsaldean hasiko dira finalak, 16:00etatik aurrera.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/04/18

Gaur aurkeztu dute erakusketa.

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa egingo dute igandean Irungo Ficoba erakustazokan. Bertan, 160 arrazako 700 txakur bilduko dira, bertakoak, eta nazioartetik etorritako jabeenak. Jardueraren 39. ekitaldia da. Ficobako ateak 09:30etik 19:00etara egongo dira zabalik; sarrera ordaindu behar da, 5 eurokoa (orokorra), eta 10 urtetik beherakoek 3koa. Gaur aurkeztu dute. Gipuzkoako Txakurren Elkarteak antolatu du erakusketa. Sona handikoa da nazioartean, eta hori parte hartzaileen jatorrian ikus daiteke: Euskal Herrikoez gain, Espainiako eta Frantziako estatuetatik eta Argentinatik (adibidez) iritsitako animaliak izango dira Irunen. Erakusketak duen kalitateak —hala aitortua dute adituek— egiten du posible hainbat jatorritako txakurrak izatea bertan. Aurten, toki berezia izango dute Setter eta Leonberger arrazek. San Bernardo edo Gran Pirineo bezalako tamaina handietako arrazen gurutzatzetik datoz, eta nabarmentzekoa da Leonberger arrazaren Pirinioz Gaindiko Txapelketarako puntuak lortzeko aukera izango dutela Irunen izango diren mota horretako txakurrek. Lehiaketaz gain, beste hainbat jarduera egingo dituzte Ficoban. Hala, txakurren zainketarekin lotutako gaiekin postuak egongo dira, besteren artean. Lehiaketak Lehiaketako epaileak Espainiatik, Frantziatik, Italiatik, Finlandiatik, Poloniatik, Erromaniatik edo Suediatik iritsitakoak izango dira. Haiek, arraza bakoitzeko alerik onena aukeratuko dute (09:30ean hasiko dira txakurrak ikuskatzen). Horrez gain, bi sari handiago lortzeko aukera izango dute txakurrek: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria, eta Nazioarteko Gaitasun Agiria. Finalak 16:00etan hasiko dira. Arraza bakoitzeko alerik onenak ring nagusira igoko dira —arraza horretako irabazlea hautatzeko—, eta ondoren, hamar txakur onenen artetik, erakusketaren txakurrik onenak hautatuko dituzte (hainbat sari daude). Debekatua dago erakusketatik kanpoko txakurrekin Ficobara sartzea, baita txakurren salmenta egitea ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.