Aireportuko bidaiarien trafikoa %10,6 hazi da urteko lehen hiruhilekoan. Martxoko datuak ere baikorrak izan dira, %3,5eko gorakadarekin.
Vueling konpainiaren hegazkin bat, Hondarribitik aireratzen
2018a oparoa izaten ari da Hondarribiko aireportuan. Urtarriletik martxora, hilabetez hilabete, gora joan da bidaiarien trafikoa. Martxoan, esaterako, %3,5 hazi da aireportua erabili dutenen kopurua 2017ko hilabete berberarekin alderatuz, 22.826 erabiltzaile izateraino. Kontuan hartu behar da, gainera, Aste Santuko operatibo berezia martxo eta apirila artean izan dela, beraz, hainbat egunetan (apirilekoak) izan den trafiko gorakada ez dago oraindik neurtuta.
Urte osoko datua, hau da, bukatu diren hiru hilabeteetakoa hobea da. Urtarrila eta martxoa artean %10,6 egin du gora hegazkinak hartu, edo Hondarribira iritsi direnen kopuruak, 64.117 bidaiari guztira.
Hegazkinekin egin diren operazioak, kontra, pixkat jaitsi egin dira 2018an: 1.389 mugimendu egin dituzte gailu hegalariek, iaz baino %0,8 gutxiago.