Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen

Irunen euskarak bizi duen egoera "kaskarra" kezkatuta, eta egoera hori "iraultzeko" helburuarekin, Aitzondo euskara taldea sortu berri dute zenbait herritarrek.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/04/06

Irungo zenbait gaztek sortu dute talde berria.

Azken asteetan, Irungo herritarren artean euskararen erabilerari bultzada emateko asmoarekin, Aitzondo Irungo euskara taldea osatu dute zenbait herritarrek. Gaur egin dute taldearen aurkezpen ofiziala, Irungo San Juan plazan. Bertan, Maite Lopez de Arbina eta Mikel Garcia taldeko kideek taldearen xehetasunak eman dituzte, eta datorren azarorako antolatu duten egitasmoaren berri ere eman dute. Irunen euskarak bizi duen egoera “kaskarra” dela argudiatuta, egoera hori “iraultzeko” helburuarekin sortu dute taldea. Hirian euskararen alde lan egingo duen “eragile indartsu” baten beharra antzeman dute Aitzondoko kideek, eta joan den azaroan taldea osatzeari ekin zioten. Lau helburu nagusi zehaztu dituzte: Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta kontzientzia zabaltzea; Irungo euskaldunak aktibatu eta ahalduntzea; euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketak salatzea; eta euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatzen dela ziurtatzea, tartean, dauden legeak betearaziz edo Irunen hizkuntza politika egoki bat egiten eta gauzatzen dela ziurtatuz. Aipatutako helburu horiek lortzeko, abiapuntu gisa, Euskaraldia egitasmoa jarriko dute martxan Irunen. Lopez de Arbinak adierazi duenez, “hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala” da Euskaraldia. Euskal Herri osoan jorratuko dute egitasmoa, eta herri guztietan, datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo dute. Horrela, hamaika egunez euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute herritarrek. Gertuko herrietan azken urteotan egin duten bezalaxe, Ahobizi eta Belarriprest moduan parte hartzeko aukera emango dute. Ahobiziak ahal duten guztietan euskaraz egiteko prest egongo direnak izango dira, eta Belarriprestak, berriz, euskaraz egiteko konpromisoa hartu gabe, euskaraz entzuten saiatuko dira, solaskideak euskaraz egitera animatuz. Bilera, hilaren 14an Egitasmorako hiriko zenbait eragileren babesa jaso dutela jakinarazi dute Aitzondotik. Era berean, Irungo Udalak ere Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu duela adierazi dute. Euskaraldia prestatzeko bilera egingo dute hurrengo asteko larunbatean (hilak 14), 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan. Irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia, eta aurretik iradokizunik bidali nahi izanez gero, posta elektroniko batera bidal daitezke. Euskaraldiaz gain, bestelako egitasmo eta jarduerak ere egingo dituztela jakinarazi dute, baina orain azaro eta abendu bitarteko dinamika hori ondo eta denboraz landu nahi dutela adierazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.