Etenik gabe gora doa Hondarribiko aireportuko bidaiarien trafikoa

Hondarribiko aireportuko bidaiarien trafikoa %17,3 hazi da 2017ko hilabete berberarekin alderatuz gero. Hegaldi operazioak ere hazi egin handitu egin dira.

Hondarribiko aireportua Vueling

Hegazkin bat, Hondarribian lurra hartzen.

Otsailean %17,3 hazi egin zen, iazko otsailarekin alderatuz, Hondarribiko aireportua erabili zutenen kopurua, bai Gipuzkoatik ateratzeko zein herrialdera etortzeko. 21.151 izan ziren orotara urteko bigarren hilabetean azpiegitura baliatu zutenak; urtarrila eta otsaila artean 41.291 izan dira. Hegaldietan ere gorakada izan zuen aireportuak. Lur hartze edo aireratze 450 operazio egin ziren otsailean, iaz baino %5,9 gehiago. Aurten, beraz, 935 operazio egin dira. Egun, Bartzelonara eta Madrilera doaz aireportuan zerbitzua ematen duten konpainien hegaldiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.