Sei omenduak, egungo batzordeko kideekin, alkatearekin eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin
Emeki emakume elkarteko sortzaileak omendu zituzten atzo Puntaleko eskola zaharrean, Hondarribiko Emakumearen Astea biribiltzeko. Zirkulua ixteko ere balio izan du aurtengo omenaldiak, atzoko omenduen ekimenez hasi baitziren urtero Hondarribiko emakume bat saritzen.
Maria Jesus Berrotaran, Tzane Carrillo, Ane Miren Aristondo, Leticia Olano, Maite Olaondo eta Maite Martin izan ziren atzoko protagonistak. 1991n sortu zuten Emeki, urtebete lehenago Emakunderen hitzaldi batera joan eta herrian emakume elkarte bat sortu behar zela erabakita.
Atzo, Berrotaranek hitz egin zuen taldearen izenean. Hasierako urratsak gogorrak izan zirela gogora ekarri zuen, baina emeki-emeki elkarteak bidea egin duela nabarmendu zuen, eta haien lekukoa jaso izan duten batzordeen lana nabarmendu zuen. Udalari eskerrak eman zizkion, besteak beste, hasierako urteetan biltzeko tokia lortzen laguntzeagatik.
Txomin Sagarzazu alkateak, udal talde guztien izenean, Emekiren talde eratzailea zoriondu zuen, eta bidea egiten jarraitzeko animatu zituen Emekikoak.
Egungo presidenteak Kontxi Galardik aurkeztu zuen seikotea. Baina aurretik, ostegun gauean izandako eraso sexistaz mintzatu zen, emakume erasotuari elkartasuna eta babesa adierazteko: “Emeki elkarteak ez du inolako indarkeriarik onartzen”, argi utzi zuen Galardik. Hain zuzen ere, eraso hori gaitzesteko elkarretaratze jendetsua egin zen ekitaldiaren aurretik.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.