San Juan de Diosen biribilgune ondoan egin zen elkarretaratzea
Dozenaka hondarribiar elkartu ziren atzo eguerdian Hondarribiko Puntal auzoan, ostegun gaueko eraso sexista gaitzesteko. Hondarribiko Udaleko talde guztiek adostu zuten deialdia eta Emakumearen Asteko omenaldiaren aurretik egin zen. Besteak beste, Emeki emakume elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu zuten ekitaldia; Imanol Lasa aldundiko bozeramaileak parte hartu zuen kontzentrazioan.
Ostegun gauean gertatu zen erasoa, gaueko hamaikak eta erdiak aldera. Segurtasun Sailak HITZAri baieztatu zionez, bikote bat taberna batean zegoela eztabaidatzen hasi zen, eta gizonak emakumeari masailekoa eman zion. Ingurukoek aurre egin zioten gizonari, eta handik gutxira bikotea tabernatik joan egin zen, elkarrekin.
Bezero bat haien atzetik joan zen, eta gizonak emakumea berriro kolpatu zuela ikusita, Udaltzaingora deitu zuen, eta hauek ertzainei. Patruila bat bertaratu zen eta gizona atxilotu zuten. Ostiral goizean epailearen aurrera eraman zuten erasotzailea.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.