Eskuz-esku plazatik epaitegira iritsi da emakumeen greba

Milaka bidasoar elkartu ziren atzo arratsaldean Irungo erdialdean, San Juan plaza eta epaitegia giza-katean lotzeko.

Martxoak 8 Giza-katea

Giza-katea epaitegien parean

Milaka bidasoar elkartu ziren atzo arratsaldean Irungo erdialdean, martxoaren 8aren harira mugimendu feministak egindako deialdiari erantzunez. San Juan plaza eta epaitegiak lotzea zen asmoa baina, goizeko manifestazioan gertatu bezala, bildutako jendetzak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Plazatik epaitegietara eta buelta egin zuen giza-kateak, eta zatirik handienean bikoiztu behar izan zuten lerroa, jende guztiak parte hartzeko aukera izan zezan. Protestak kaosa eragin zuen hirian, astebete baino lehenagotik iragarrita zegoen arren, Irungo Udalak ez zuen inolako neurririk hartu. Bildutako jendeak Colon eta Iparralde etorbideak moztu zituen, eta ehunka ibilgailuei eragin zien, udaltzainek ez zutelako trafikoa desbideratu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.