[Galeria] 8.000 bihotz more

Udaltzainen arabera, zortzi mila pertsonek parte hartu dute martxoaren 8ko Irungo goizeko manifestazioan.

Martxoak 8 Irungo manifestazioa

Manifestazioaren burua atzealdearekin gurutzatu den unea

8.000 pertsona. Hori da udaltzainek eman duten datua, ikaragarria. Baina datua ezagutu aurretik ere, gaur goizean manifestazioan parte hartu duten milaka herritarrak zerbait historikoa bizi izan dutelako sentsazioarekin itzuli dira etxera. Zenbat izan diren jakin gabe, bazekiten asko zirela, inork espero zezakeena baino askoz gehiago. Gehienak irundarrak, noski, baina baita zientoka hondarribiar ere, eta hendaiarrak, eta eskualdekoak ez diren eta bertan lan edo ikasten ari diren dozenaka gehiago. Emakumeak eta gizonak, nagusiak eta gazteak, ikasleak, langileak, pentsiodunak… 8.000 bihotz, uholde morea sortu arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.