Egiluze-San Jose ikastetxeko haurrek 'Izurdeak' abestia kantatu zuten taldearekin. Gari Amundarain gitarrista haien maisua da.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Egiluzeko ikasleak Amundarain maisuarekin, kontzertuaren ondoren
Larunbatean Beira eta Maider Zabalegi talde oiartzuarrek Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean eskainitako kontzertuan ezusteko bat baino gehiago izan zen. Politena, Egiluze-San Jose ikastetxeko Haur Hezkuntzako 5. Mailako haurrek eman zuten, oholtzara igo eta Braillean diskok Izurdeak abestia kantatu baitzuten taldearekin batera (ikusi bideoa behean).
Beirako gitarrista akustikoa Gari Amundarain hondarribiarra da, Egiluzeko irakaslea, eta eskolako orduetan ikasi dute abestia bere ikasleek. Letra bakarrik ez, ipuin grafikoa osatu dute abestiarekin eta, Itsas Etxean, haurrek eginiko marrazkiak proiektatu zituzten abesten zuten bitartean.
Abestia bukatuta, ikasleek irakasle rockzaleari bere irudia zuen kamiseta oparitu zioten, haur guztiek sinatuta. Kamiseta hori jantzita bukatu zuen kontzertua Amundarainek eta, bukaeran, haurrek ere jantzi zuten kamiseta, argazkirako.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.