Datorren larunbatean, martxoaren 3an, egingo dute sinadura bilketa handia elkarteko kideek azaldu dutenez. Bost gune ezberdinetan jarriko dituzte mahaiak Hartu Hitza Irun elkarteko kideek.

Sinadurak biltzen ari da Hartu Hitza Irun galdeketa bermatzeko.
Motorrak berotzen hasi da Hartu Hitza Irun, azaroaren 18an egingo duen herri galdeketari begira. 3.000 sinadura bildu behar ditu elkarteak, erroldaren %5a baino zerbait gehiago, galdeketaren berme gisa, eta horiek guztiak, apirilaren 29a baino lehen lortu behar ditu. Joan den asteburuan jada egin zuten sinadura bilketa, eta gaur ere, sinadurak biltzen aritu dira kalean.
Datorren larunbatean, martxoaren 3an, egingo dute sinadura bilketa handia elkarteko kideek azaldu dutenez. Bost gune ezberdinetan jarriko dituzte mahaiak Hartu Hitza Irun elkarteko kideek, eta kalejira ere antolatu dute girotzeko. Erraldoiek ere ez dute kale egingo, eta erabakitzeko eskubidearen alde kalean izango dira.