Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

San Miguel Anakako aukera baztertzea "saminez eta penaz" hartu du EH Bilduk

Plaiaundiko kirol instalazioak San Miguel Anakara eramateko aukera baztertu berri du udalak. Alkateak egindako kudeaketa hitz batekin definitu dute: "inprobisazioa".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/02/20

Irungo EH Bilduk aurkeztutako proiektuaren irudia.

Joan den asteko ostegunean (hilak 15), Irungo Udaleko Bozeramaileen batzordean, Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko maneiatzen zituzten lau hautagaietatik bi baztertu zituzten. Horrela, egun, Txenperenea edo Zubieta II eremuen artean erabakiko beharko dute. Baztertutako San Miguel Anakako aukera da Irungo EH Bilduk bere garaian proposatu zuena. Joan den asteko erabaki horren harira, zenbait kontu argitu dituzte koalizio abertzaleko kideek. “Saminez eta penaz” jaso dute albistea EH Bildutik. “Urteak dira beste eremuetan egin behar ziren etxebizitzak eremu honetan egingo zirela erabaki zuela gobernu sozialistak”, adierazi dute, eta oraindik “urte dezente” pasako direla errealitate hori ikusi arte. San Miguel Anakako proposamenak hiriko kluben eta bizilagunen “onespena” jaso duela adierazi dute, eta herritarrei zera esan nahi izan diete: “ez ditugu abandonatuko eta San Miguel Anakako bizilagunei konkretuki esan nahi diegu, beraientzat proiektu bat dugula, parte hartzean oinarrituta dagoena, eta datozen asteotan ezagutaraztera eramango duguna”. Koalizioaren proposamena alde batera uztea “hausnarketa sakon bat” egitera behartu dituela azaldu dute, eta PSE-EEK 25 urte daramatzala “salbuespena arau bihurtzen”. Bestalde, Europatik 230.000 euroko diru laguntza galdu dutela azaldu dute, udalak Europarekin hartutako konpromisoak “bete ez dituelako”. Hori guztia ikusirik, hitz batekin definitu dute alkateak eginiko kudeaketa: “inprobisazioa”. Azken hilabetetan “noraezeko deriba batean” dagoela salatu dute, “nahi eta ezinean”. Are gehiago. Irun “desgobernuaren hiria” bihurtu duela salatu dute eta ondorengoa plazaratu nahi izan dute: “Irunek ez du alkate hau merezi”. EAJ Udal Gobernutik kanporatu arren, adostasunetara iristeko gai ez dela “argi eta garbi” agerian utzi duela ere salatu dute. Amaitzeko, oposizioa gehiengoa dela nabarmendu du, “gehiengo alternatibo bat, Irun hobe bat egiteko ardura daukana”. EH Bilduk herritarren interesak “lehenetsiko” dituela adierazi dute, eta ez dutela inongo aukerarik baztertzen, ezta alkatea “kargutik kentzearena ere”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.