Aurreskuarekin eman zioten ongi etorria irundarrari. Ondoren, Irunera ekarritako saria eta egindako lana eskertu zioten argazki zuzendariari.

Javier Agirre, udaleko zinegotziekin.
Atzo, Irungo Udaleko talde guztiek harrera egin zioten
Handia filmeko argazki zuzendariari. Joan den hilaren 3ko Goya sarietan,
argazki zuzendari onenaren saria jaso zuen irundarrak.
Aurreskuarekin eman zioten ongi etorria irundarrari udaletxe azpiko arkupetan. Ondoren, udalean bertan, Irunera ekarritako saria eta egindako lana eskertu zioten argazki zuzendariari. Irundarrak talde guztiko sinadurekin
Handia filmaren poster bat oparitu zion Jose Antonio Santano alkateari; alkateak berriz, irundar guztien izenean, San Juan Arri-aren erreplika bat oparitu zion Agirreri.