Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Irunen ere 4.113 tortura kasuak gogoratuko dituzte

Torturaren Aurkako Egunaren harira (hilak 13), Kalera Kalera dinamikak zenbait jarduera antolatu ditu Irunen hilaren 13 eta 17rako.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/02/07

Irungo San Juan plazan egin dute gaurko agerraldia.

Datorren asteartea (hilak 13) Torturaren Aurkako Eguna da. Aldarrikapen egun horren harira, Kalera Kalera dinamikak ekitaldiz beteko ditu Euskal Herriko herriak. Irunen ere torturatu guztiak gogoratuko dituzte, bi astez jarraian. Gaur aurkeztu du egitaraua torturak jasandako Jaunra Rojo irundarrak. Harekin bat, Oarsoaldeko zenbait torturatu izan dira. Bertan, lehenik, tortura “sistematikoa” izan dela salatu du, eta “korapilo hori askatu ezean” normalizaziorik ez dela posible izango. “Urteak pasa dira torturatu gintuztenetik, bizipen horiek mingarriak baldin badira, are mingarriagoa da oraindik errekonozimendurik ez dugula; existitu ez balitz bezala”, adierazi du. Torturatu guztiek “justizia” behar dutela esan du, bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraikitzeko, “gatazkaren ondorio guztiei” erreparatu behar zaiela. Aitortza eta erreparazioa Aitortza behar dute torturatuek. Hori izan da gaurko bigarren aldarri nagusia. Horretarako, Espainiako Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek “behingoz” herritarrak “modu sistematikoan” torturatuak izan zirela “publikoki” onar dezatela eskatzen dute Kalera Kalera dinamikatik. “Hemen milaka torturatu zituzten”, salatu du. Guztira, Eusko Jaurlaritzak enkarguz egindako txostenak 4.113 tortura kasu egiaztatu dituela argitu du, eta “konplizitateak asko” izan zirela “inpunitate osoa izateko”. Bestalde, “oinaze handia” pairatu ondoren, erreparazioa behar dutela adierazi du Rojok. Kaltea “egina” dagoela nabarmendu du, baina erreparazioak “gure mina arintzen lagunduko” duela ere azaldu du. Gainera, torturapean lortutako testigantza guztiak “baliogabetzea” eskatu dute gaur Irunen. Ondorengo esaldiarekin amaitu du agerraldia Juanra Rojok: “Torturak ez zuen inoiz gertatu behar. Ez errepikatzeko bermeak eskatzen ditugu. Ezin da berriro gertatu”. Irungo ekitaldiak Tortura, aitortzatik harago titulupean izendatu dituzte datozen asteetan Irunen jorratuko dituzten jardunaldiak. Ondorengoa da egitaraua:
  • Otsailak 9: Iratxe Sorzabal irundarren epaiketara bidaia. Bihar gauean (hilak 8) abiatuko da busa eta ostiralean itzuli.
  • Otsailak 13: Torturaren Aurkako Egunaren harira, hitzaldia antolatu dute Palmera Montero Gunean (19:30). Bertan, Euskal Memoria Fundazioko Iñaki Egañak eta torturatua izandako Nekane Txapartegik hitzaldia eskainiko dute.
  • Otsailak 17: ekitaldi nagusia egingo dute Urdanibia plazan (13:00). Antton Lope eta Jose Schulmanek gidatuko dute saioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.