Azaroaren 18an egingo dute Irungo herri galdeketa

Joan den larunbatean Irungo Gure Esku Dagok egindako batzarrean, galdeketa eguna zehazteaz gain, hurrengo jarduerak zehaztu zituzten.

Joan den larunbateko batzarreko irudia. Argazkia: Irungo Gure Esku Dago.

Joan den larunbatean (hilak 3), Irungo Gure Esku Dagok batzarra egin zuen. Bertan, hogei bat irundar elkartu ziren, eta lehenik, Gure Esku Dago plataforma nazionalak izandako ibilbideaz aritu ziren. Ondoren, iaz sortu zuten Hartu Hitza egitasmoren planaren berri eman zuten. Bestalde, herri galdeketarako data zehaztu zuten: azaroaren 18a. Horrez gain, dagoeneko azaroaren 18an Irunen egingo duten herri galdeketari begira jarri dira. Honakoak dira, joan den larunbatean datozen hilabeteei begira adostu dituzten jarduerak:
  • Otsailak 17-apirilak 22: Irundarren artean sinadura bilketa egingo dute, plataformari babesa adierazteko.
  • Apirilak 3-maiatzak 19: Galdera adosteko zenbait batzar deituko dituzte.
  • Maiatzak 19: Udaberriko ekitaldia antolatu dute. Bertan, sinadura bilketaren emaitzak eta adostutako galdearen aurkezpena egingo dute.
  • Ekaina-uztaila-abuztua: Galdeketaren finantziazio eta antolaketa lanak zehaztuko dituzte.
  • Iraila-urria-azaroa: Galdeketan parte hartzeko kanpaina, ekitaldi nagusia, logistika eta prestaketa lanak burutuko dituzte.
  • Azaroak 18: Herri galdeketa egingo dute Irunen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.