Irunen aurkeztuko du Jabier Muguruzak 'Leiho bat zabalik' diskoa

Musikariak bere hamabosgarren lana Irungo Oiasso Erromatarren Museoan aurkeztuko du, hilaren 24an. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Jabier Muguruza. Argazkia: Asier Perez-Karkamo

Hilaren 24ean (larunbata), Jabier Muguruza irundarraren azken lana zuzenean eta estreinazkoz entzuteko aukera izango da Irunen. Oiarsso Erromatarren Museoan bere azken diskoa aurkezteko musika saioa eskainiko du, 19:00etan. Muguruzaren hamabosgarren diskoa da ‘Leiho bat zabalik’ lana eta lehen kontzerturako Ander Mujika gitarristaren laguntza izango du. Azken lanean, Muguruzaren musikaz gain, Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron eta Harkaitz Canor kolaboratzaileen letrak entzun daitezke. Musika saiorako 100 sarrera salduko dituzte, eta dagoeneko museoan bertan eros daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.