Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Has dadila ‘mambo’-a

Gipuzkoako neguko lehen estropada jokoan izango da bihar arratsaldean Hondarribian. Oarso Bidasoko zortzi traineruk parte hartuko dute

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2018/02/02
Hondarribia Arraun Jaitsiera

Ama Guadalupekoa, iaz, kai berri pareko boiatik pasatzen

Ez da izango oso-oso fidagarria, baina bai gauzak nondik nora joan daitezkeen jakiteko adinakoa bai. Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsiera egingo dute bihar, 17:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eta olatuak espero direlako, jatorrizko ibilbidea egingo dute, badiakoa, Javier Ugarte lorategien parean hasi eta bukatuko da. Emakumeek eta beteranoek ziaboga bakarra egingo dute, aireportuaren ondoan; gizonezkoek, ziaboga horrez gain, Santiago zubian bigarren bat gainditu beharko dute.
Ikusi estropada eremua
Gipuzkoan egiten den lehen testa izango da, mambo-a hasiko da. Orotara, 23 ontzi lehiatuko dira, hamalau gizonenak, bost emakumeenak eta beste lau beteranoenak; Oarso Bidasoko zortzi: Gizonetan, Hondarribiak, San Juanek eta San Pedrok bina ontzi aurkeztuko dituzte, eta emakumeetan etxekoena eta sanjuandarrena izango dira bogan.

Irteera ordena

  • Beteranoak: Ibaialde, Zarautz, Zumaia, eta Fortuna.
  • Emakumeak: Lea-Artibai, Donostiarra, Orio, San Juan (17:07), eta Hondarribia (17:08).
  • Gizonak: Isuntza B, San Pedro B (17:10), Donostiarra B, San Juan B (17:12), Hondarribia B (17:13), Portugalete, Zarautz, Getaria, Isuntza A, Donostiarra, San Pedro A (17:19), Ondarroa, San Juan A (17:21), eta Hondarribia A (17:22).
Lehen testa, behin-behineko parte hartzaileen zerrenda ikusita, onurazkoa izan daiteke Oarso Bidasoko traineruentzat. Iazko jaitsieran, gizonen absolutuan, Urdaibai erraz gailendu zen jaitsieran, etxekoak atzean utzita. Hirugarren San Juan izan zen. Sasoia nola izango zen jada antzematen joan ziren klubak eta zaleak. Emakumeetan, berriz, San Juan izan zen lehena, urruti Hibaika eta Orio izan zituela. Kategoria honetan ere urtearen aurrerapen zehatza izan zen Hondarribiko estropada. Batelak, Orion Traineruek euren bidea hasiko duten bitartean, bihar ere, 16:00etan, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia izango dute jokoan herrialdeko batelek, Orion. Oarsoaldeko ordezkariei dagokionez, San Juan-Koxtapeko ontziak ari dira mailarik onena ematen. Lau mailatan dira lider, orain arteko hiru estropadak irabazita: kadete mutiletan, gazte nesketan, eta emakumeen nahiz gizonen absolutuetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.