Txingudiko pentsiodunek elkarretaratzea deitu dute hilaren 29rako

Irunen sortu berri den Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, hilaren 15 eta 22ko mobilizazioekin jarraitzeko, elkarretaratzea deitu du hilaren 29rako.

Hilaren 15ean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Irungo Ahal Dugu.

Irunen sortu berri den Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, hilaren 15 eta 22an egindako mobilizazioekin jarraitzeko asmoarekin, elkarretaratzea deitu dute hilaren 29rako (astelehena). “Gure pentsioen erosteko ahalmenaren defentsan” lelopean San Juan plazan elkartuko dira, 12:00etan. Irun eta inguruko pentsiodun guztiei luzatu diete deialdia, baita bestelako eragile guztiei. Gainera, Gizarte Segurantzatik jasotzen diren eskutitzak gorde eta elkarretaratzera eramateko animatu dituzte herritarrak, %0,25eko “igoera eskasa” salatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.